Jafar Panahi / 90 min. / 2000
Egun beteko kontakizuna hau ere bai, pertsonaz pertsona pasatzen doan
istorioa, emakumez emakume, bat osatuz, biraka. Ez da baina derbixearen bira,
ez da biribil leuna. Trantzetik urrun, itogarria da filma. Panahiren pelikulak O.Wellesek
maisutasunez F.Kafkaren Prozesuarekin
egin lana gogorarazten du. Nago, duen izaera klasikoa neu baino ikasioagoa den
zernahi zinezalek antzemango duela ezen eta giroa eta trama, eskenatokien eta
mugimenduaren bitartez zeinen bikain lantzen duen fit konturatuko baita. Edo hala
behar luke. Zinema iraniarraren olatu berriaren zeinutzat joa izan den
soiltasuna (iada zaharra, eta askorentzako nekeza), Aki Kaurismakiren filmetako
planoak gogora ekartzen dizkizu, gauak istorioa hartzen duenean batez ere.
Bartzelonako Filmotekan Europar Batasunak Kontzientzia Askatasunaren Sákharov Saria ospatzeko antolatutako proiekzioaren testuinguruan berrikusi nuen filma eta aipamen alfer bat besterik ez diot egin nahi horri. Argi geratu zen saioaren aurkezleei pelikula ez zitzaiela txintik inporta, emakumeen egoeraren salaketa mediatiko bat egitera murriztu baitzuten euren interbentzioa (Irango gobernua deslegitimatzeko era mendebaldarra). Esteve Rimbau, Gorka Knörr, Rafael Bueno eta Nazanin Amirian izan ziren han. Azkenengo hau, zainak airatu zitzakeen bakartzat nuena, protokolo tentel batek apaldu eta epeldurik somatu nuen. Gauzak horrela, ekitaldia, pelikularen instrumentalizazio zikin bat bezala sentitu nuen. Eta inozo sentitu nintzen, pelikularen ostean solasaldi bati bide emango zitzaion ustearekin bertaratu bainintzen. Jende haren ustelkeria konfirmatzeko bakarrik balio izan zidan saioak (1)
Pelikulara itzulita, esan, ene aburuz emakumeen egoeraz mahaigaineratu nahi dituen gakoak aurkeztu bakarrik ez, horiek aurkezteko modua fin-fin lantzen duela Panahik.

Emakumeek leku publikoetan erretzea gaizki ikusirik egotea, gauez kaletik bakarka
ibiltzeagatik susmagarri izatea, poliginiaren gaia, txadorraren erabilera
behartua, bakarrik bidaiatu ezin izatea etab. kateatzen doazen istorioen bidez
azaleratzen ditu, zeharka. Poliziaren presentzia etengabearekin, zaintzapeko
askatasun egoera batez hitz egiten digu Panahik, gizonak bere posizio
pribilegiatua probesten duen egoera batean. Hainbat bider ikusiko ditugu
pertsonaiak kotxe baten atzealdean makurka, ezkutaturik, kalexketatik ihes,
laguntz eske eta irtenbide bila.
Pelikulako lokalizazioak, gainera, punteria handiarekin hautatutako lekuak direla ez da oharkabean pasatzen (2). Eskilara ugari, burdin barrak beti agerian, hesiak, pasabideak... Tramaren giroa –herstura- sortzen lagunduko duten aktoreak dira hauek ere, eta pertsonaiak kalean daudelarik ere, artean kartzelan daudela iradokitzen dute. Burdin barrak etengabe hor dira, hosptaleko aldageletako bankua ere ez da libratzen. Bestalde, kameraren mugimendu etengabeak, espazioak eraginda gertatzen ez direnean, istorioek eta pertsonaien gorputz mugimenduek sortzen dituzte. Zuzendariak ez du lekuoro pertsonaia eskaileratan gora eta behera jartzeko aukerarik galtzen. Herstura sentsazioa lekuen izaeraren eta funtzioaren bitartez ere sortzen da: kale hestuak, autobus geltokia, gartzela, telefono kabina, hospitalea, pasabideak... ez lekuen pelikula bat da! Ai bertan harrapaturik dauden pertsonaien izerdiak.

Filmak ez digu pertsonaien jatorriaren xehetasunik ematen (zergatik sartu
zituzten kartzelan?) ez eta helburuaren berri ematen ere (nora doaz? Van
Gogh-en koadrora?(3)). Norabideak ematen dizkigu bakarrik, zenbait mugimendu
eta ibilibide. Dardara batzuk, keinu sorta bat. Eta guzti hauek, edo gehienak,
pasabideetan gertatzen dira, hainbatetan aipatu dudan gai edo errekurtsoa
ikutuz: ATEAK (eta leihoak).
Ateek eta leihoek, film honetan ere bai, erabateko garrantzia dute. Inondik
irteteko, inora sartzeko, inor bilatzeko, inora begiratzeko... determinanteak
dira. Trama beraiengaindik pasatzen da, edo euren atzean ezkutatu egiten da,
gauzetarik asko atalaseetan gertatuz, sartu-irtenak errepikatuz. Non da lagunaren etxea?ri buruzko
iruzkinean esaten nuen filmak labirintoa zirudiela. Bada agian filma honek
dirudi gehiago labirintoa, baina defektuzko zuzenbidearen beharra aparkatzen
badugu, gehiago du bilaketatik destinu edo irtenbide beharretik baino. Ez al du
ba pelikulak katarsia behin itxitura asumitu eta ignoratu deneko egoeran
aurkezten? Pelikulan zehar, zigarreta pizteko keinuak behin eta berriro ikusten
ditugun arren, atxilo-furgoiean salbu, behin ere ez dira burutuko. Polizia
autoan erreko dute zigarreta bakarrik, zinez debekatutako lekuan, grabitaterik
eta larritasunik gabeko egoeran. Orduan errelaxatu egiten da egoera, aldi
baterako araua alboratu eta ordurarte ezinezkoa (ez pentsaezina) zena gertatuz.
Atxiloak ozen kantatzen du, denek zigarroa isiotzen dute, emakumeak ere bai...
eskena zoragarria da.
Pentsatzen dut, eskenarekin horren gustura geratu eta Panahik Offsiden errepikatu eta muturrerago eramaten duela. Panahi, bere filmetako une gorenak ongi ezagutzen dituen eta horietaz arro egotearen lotsarik ez duen eta hauek berrerabili eta berrerakusteko konplejorik ez duen zuzendari bezala ikusten dut. Niri behintzat unkigarri gertatzen zait norberaren lanarekin emozionatzen diren pertsonekin topo egitea (ikus Hau ez da filma bat).
Baina ateen gaia utzi aurretik, pare bat begitazio bota nahi nituzke. Bat, pelikula errepasatzearen poderioz, sexua besterik ikusten ez dudan egoera batera ailatzen naizela esan nahi dut. Badagoela, ateen kontu honetan konponente sexual bat. Izan ere, zer arraiotan ari da zuzendaria, pertsonaiak ateetatik sartu-irtenean ipiniz etengabe, orain muturra pixka bat sartu, gero berriro atera, atzera berriro zulotik zeharkatu edo begiratzeko... eta berriz eskailerak gora, eskailerak behera, espazioari igurtzika, etengabe, zirriak egiten ari ez bada? Eta bi, inork ukatuko al dit, exekutatu duten gizonaren haziarekin haurdun den pertsonaiera pasatzeko errelebo-planoan azaltzen den ate hori A.Kiarostamiren Non da lagunaren etxea? pelikulako lehen planoari keinu egiten dionik? Dirudienez, ateen kontu honek luzerako emango du.

Bukatzen joateko, ene aburuz, ospitaleko eskenen artean aldageletakoa
gertatzen da sofokanteen. Horrenbeste giltzarrapodun ate atzean dituela,
abortatu nahi eta horretarako modurik aurkitzen ez duen egoeran ikusten dugu Pari
pertsonaia. Jazarturik, lege zentzugabeek bere haurdunaldi aurreratua eten
ezinda uzten dute bakarrik, barnetikako eta kanpotikako gatibutzan. Egoeraren
hestuasuna maisuki hareagotzen du Panahik hemen, pertsonaiaren albo banatan,
herizainek takilak zabaltzen dituztenean. Egoera horretan Parik ez du alde
egitea erabakitzen baizik eta horretara beharturik sentitzen da.
Ikusi ditudan Panahiren hiru filmetan (Offside, Hau ez da filma bat eta Borobila) modu batean zein bestean, ospakizuna beti ageri dela ikusi dut. Zuzenean ez denean honen zeinuak ageri dira, modu desberdinetan. Kasu honetan ospakizunak ezkontzak dira eta zeharka erakusten dizkigu, pelikulako giroa beraiekin osatuz, hauetaz zuzenean hitz egin gabe. Beti hor den zurrumurrua bezala, sahiestezina den errealitate bezala. Bederen, arreta apur bat jarri eta argi geratzen da zuzendariak horretarako duen intentzioa. Nabarmenki kezkatzen da Panahi, gertakizunaren atzealdean edo aurrealdean (soinuan ere bai) ospakizun zeinuek beren presentzia izan dezaten. Lehen atxiloketaren ostean, bi neskak kale estuetatik korrika ari direnean ez da kasualitatea, hain zuzen, bonbila koloretsuen lerroa paratzen ari diren aita-semen aurrean geldialdia egitea. Gidoi eraikuntzaren maestrantza nabari da halakoetan. Ni bezalako zinezale apal eta autodidaktentzako behintzat, aurkikuntza eta ikasketa liluragarriak dira hauek. Biolentzia eta jazarpena libertimenduari lotuta erakustea gainera... ez da makala.

(1) Beno, esajerazio bat da hau, izan ere, izan nuen konpainia gogoangarria
gertatzen baitzait: pertsiar hizkuntzako ikasle eta irakasle maite eta
kopetandiekin bertaratu nintzen... eta ez dakit nola, baina hizlarientzako
erreserbatutako eserlekuetan eseri ginen... diskurtsoa bukatu eta, Gorka Knörr
eseri zitzaidan albo batean eta ez dakizue tipo honen arkakusoak akabatzeko
nolako gogoa sentitu nuen, pelikulan zehar, bere iphonea pakean uzten ez zuela ikusten nuen bakoitzean. Plazer
handiz amatatuko nion argia sortzen zuen aparailu hori buruan, kolpe bakar batez.
(2) Zinemako
sarrera bera da borobila!
(3) Panahiri galdetu beharko genioke baina, koadroari jartzen zaion arreta
ez dirudi kasuala denik, etenaldi bat egiten baita pelikulan berari atentzioa
jartzeko. Diotenez, erietxean sarturik zegoela, anaiak haur bat izango zuela
esan ziotenean pintatu zuen Van Goghek koadro hau. Pelikulak erietxearen
espazioa eta aitatasun/amatasunaren gaia zeharkatzen ditu, hortik irakurri
behar?
Galsoroa altzifreekin (1889) edo Garisoroa (1889). V. van Gogh